Fuentehermosa I apartamentuak etxeko lehendabiziko pisua hartzen du; bertan egongela telebista eta DVD-arekin, sukalde osoa, komuna eta matrimoniozko ohe bat aurkituko ditugu, ohe gehigarri bat jartzeko aukerarekin. Logelak balkoi eder bat dauka eta bertatik etxeko atzekaldeko bista zoragarrietaz goza daiteke.
II. apartamentua landetxeko ganbaran kokatua dago; sukaldea eta egongela -telebista eta DVD-arekin-, erekiak dira eta elkarrekin toki zabal eta eroso bat osatzen dute. Komunaz gain, matrimoniozko ohedun logela dago ohe gehigarriarekin. Apartamentu guzia lehio zabalez josia dago, kanpokaldeko bista ederretaz gozatu ahal izateko.
- Terraza mobleekin
- Joko gela
- Ping-pong mahaia
- Mahai jokoak
- WI-FI konexioa
- Irakurtzeko gunea
- Bideoteka ttiki bat
- Janari / gosari zerbitzua: ez
Elizondo (Navarra) :: Tfn. 646 189 737 - 636 561 304 :: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.